Pirritx, Porrotx eta Marimotots: "Amaren intxaurrak"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
donostiakultura.eus/
Non
Victoria Eugenia Antzokia
Noiz
02/01/2021
Pirritx eta Porrotx Marimototsekin elkartuko dira parke magikoan. Amatxo Loreto duela 3 urte hil zen. Intxaurrondoa landatu zuten amatxoren oroimenez, bere agurrean. Gaur intxaurrondoak emandako lehen fruituak dastatuko dituzte. Intxaurrak jan ahala, Loretorekin bizitako abenturak partekatuko dituzte haur eta familiekin. Dolua igarota, gaur pozik daude pailazoak, berarekin akordatzen diren aldiro irria ateratzen zaielako ezpainetan, intxaur zaporeko irria. Marimototsek gordeak ditu amak emandako haziak, parkeko landare eta lore magiko guztienak. Gaurkoa egun aproposa da denok elkarrekin hazi horiek ereiteko. . . mundu berri bat sortzera goaz!Informazio gehiago: Pirritx, Porrotx eta Marimotots
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.