"Nanga Parbat. La montaña desnuda"

"Nanga Parbat. La montaña desnuda"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

hondarribia.eus

Non

Itsas Etxea Auditoriuma

Noiz

30/11/2020

Alex Txikon alpinista bizkaitarrak ekoiztu eta zuzendutako film luzea da (70 minutu, gutxi gorabehera). 2016ko otsailaren 26an Nanga Parbat mendiaren gailurrera igo zenekoak kontatzen ditu (8. 125 m; kokapena: Karakorum mendikatea, Asia). Neguan sekula lortu gabeko balentria da, eta Txikonek forma eman dio film honetan, COVID-19ak eragindako konfinamenduan zehar. Filmak Txikonek berak grabatutako irudi argitaragabeak ditu, bai eta Red Bull Media Housek proiektuari emandako aireko eszena ikusgarriak ere. Ikusleek neguko espedizio baten muinean eta gogortasunean murgiltzeko aukera izango dute, eta gailurrera iristearen garrantzia ulertzekoa; baina, batez ere, kanpamentu nagusira iritsi ahalko dira. Izan ere, alpinista bizkaitarrak dioenez, “gailurrera iristen zara, gainerako taldekideekin batera kanpamentu nagusira itzultzea lortzen duzunean”.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak