GBTko txapela Alaia Martinek irabazi du

GBTko txapela Alaia Martinek irabazi du
Bertsozalez beteriko Donostia Arena aretoan, eta saio eder baten ostean, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketaren txapela Alaia Martinek jantzi du, Beñat Gaztelumendirekin buruz-burukoa jokatu ostean.

Arratsaldeko saioan, oholtza gainean, zortzi bertsolari: Alaia Martin Etxebeste, Andoni Rekondo Izagirre, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Beñat Gaztelumendi Arandia, Eneritz Artetxe Eizagirre, Nerea Elustondo Plazaola eta Oihana Iguaran Barandiaran.

Ariketa guztiak egin ostean, buruz-burukora pasatu diren bi bertsolariak, Alaia Martin Etxebeste eta Beñat Gaztelumendi Arandia. Eta Alaiak irabazi du.

Horrela geratu da sailkapena: Alaia Martin Etxebeste, Beñat Gaztelumendi Arandia,, Oihana Iguaran Barandiaran, Ane Labaka Mayoz, Aner Peritz Manterola Euzkitze, Nerea Elustondo Plazaola, Andoni Rekondo Izagirre, eta Eneritz Artetxe Eizagirre.

Arantzazu Loidi Garitanok jantzi dio Alaia Martini txapela.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak