"Sota familia. Artea eta mezenasgoa" Jardunaldi monografikoa

"Sota familia. Artea eta mezenasgoa" Jardunaldi monografikoa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bilbaomuseoa.eus

Non

Bilboko Arte Eder Museoa

Noiz

08/10/2024

Sota familia. Artea eta mezenasgoa erakusketaren amaieran egingo den jardunaldi monografiko honek proposatzen du Sota familiaren ondare garrantzitsura modu desberdinetan hurbiltzea, XX. mendearen hasieran protagonista izan baitzen hiriko bizitza kulturalean. Ondare hori, Sota Aburto senar-emazteek bildu zuten antzinako artearen eta arte modernoaren bilduma ospetsuan gauzatzeaz gain, 1920ko hamarkadan seme-alabek bultzatu zituzten ekimen eta zirkuitu artistikoen laguntzan eta mezenasgoan ere islatzen da. Gerra Zibilaren hasierak eta familiak jasandako errepresaliek brastakoan eten zuten historia hori, baina garai baten espiritua jasotzen du, une hartan bildumazaletasuna, mezenasgoa eta nazioarteko korronteen joerak erabakigarriak izan baitziren kultura modernoa asimilatzeko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak