Organoak Plazara 2024: egitaraua

Organoak Plazara 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

musikene.eus

Non

Gipuzkoako hainbat herri

Noiz

12/04/2024-etik 21/04/2024-era

Gipuzkoako Organoak Plazara 2024Musikenek eta Gipuzkoako Diputazioak ORGANOAK PLAZARA 2024 zazpigarren edizioa antolatu dute apirilaren 12tik  21era. Ziklo hau Gipuzkoako organo ondarea eta organo errepertorioa jendeari hurbiltzeko asmoz egiten da, askotariko jarduerak dituen programa moldakor baten bidez. Aurten zikloak aurkezten duen kartela bere kalitate eta tamainagatik  Europako organo jaialdi handien neurrikoa da eta apirileko bi astebururen inguruan antolatu da. Apirilaren 12an hasiko da Bruselako Errege Kontserbatorioko organo irakaslea den Benoît Mernierrek eskainitako irakaskuntza jarduerarekin Donostiako San Bizente elizan. Biharamonean apirilaren 13an kontzertua eskainiko du XIX. Mendeko musika frantsesaren inguruan eta interpreteak berak idatzitako lanekin, Donostiako Santa Maria basilikako Cavaillé-Coll mitikoan. Egun berean apirilaren 13an goizean Irungo Santa Maria del Juncal elizan, Xabier Urtasunek, organista eta Musikeneko ikasle ohia eta gaur egun Pedagogiako irakaslea, kontzertu/hitzaldia eskainiko du “Organorako Eskola germaniarra eta Eskola frantsesa”ri buruz. Apirilaren 14an, igandean, beste Cavaillé-Coll eder batez gozatzeko aukera izango dugu, oraingo honetan Azkoitian, Johann Vexo Parisko Notre Dame abesbatzako organista eta Estrasburgoko Goi Mailako Kontserbatorioko irakaslearen eskutik. Zikoaren bigarren zatian, apirilaren 19tik 21era, nazioarteko interprete bikainak izango dira Musikeneko ikasle eta tituludunekin batera. Apirilaren 18an Oscar Rodríguezek, Musikeneko ikasle ohiak, Zumaiako 1889ko Stoltz organoan emango du kontzertua eta hilaren 19an Musikeneko organo ikasleen txanda izango da Donostiako San Bizente elizan. Programaren lehen zatian Michael Radulescu duela gutxi zendutako organista eta konpositore ospetsuaren  oroitzapenezko lanak entzun ahal izango dira eta bigarren zatian, Sofía Martínez euskal konpositoreari enkargatutako lana estreinatuko da eta XIX eta XX. mendeko errepertorio frantsesarekin osatuko da saioa. Apirilaren 20an, Daniel Oyarzabal eta Joan Castellók osatutako organo eta perkusio bikoteak, orkestra lanen transkripzioak interpretatuko ditu Debako G. Grezing organo berrian. Azkenik, apirilaren 21ean hitzordu bikoitza izango dugu. Goizean, Ataungo organo barrokoan, Leo van Doeselaar Amsterdametik etorriko den organista mitikoarekin, instrumentuari ezin hobeto egokituz, programa aparta eta askotarikoa eskainiko du. Arratsaldean, eta zikloari, amaiera emanaz, Frantziako inprobisasioaren erakusle nagusia den Thierry Escaich organista ospetsuak bi inprobiszasioaren arteko programa aurkeztuko du Usurbilgo San Salvador elizan, 2024ko Organoak Plazarako azken errezitaldia ireki eta ixteko. - Egitaraua (pdf)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak