2024ko NAK jaialdiaren barne. Konpromezua, betebeharra baino gehiago, gaitasun bat da, hau da, adostutako zerbait betetzeko ahalmena izatea. Lanaren eremuan etikarekin lotuta egongo litzateke baina adiskidetasunean, bi pertsonen edo gehiagoren arteko erantzukizuna da, leialtasuna, konfiantza eta errespetua eskatzen duena. Silboberri elkartearen eta Nak jaialdiaren arteko harremana 2017. urtean hasi zen. Hala ere, Garaikideak taldearen kide batzuekin aspaldian eman ziren lehen lankidetzak, gaur egun adiskidetasun zintzoak bihurtu direnak. Argi dago Silboberri elkartea osatzen duten sortzaile eta interpreteak konpromezuaren adierazle nagusiak direla, txistuaren benetako dibulgatzaileak eta instrumentuaren ikerketa zein garapen organologikoan laguntzen dutelako. Silboberrik gaurkotasun kolorea duen kontzertu indartsua proposatzen du oraingoan. Bertan txistu-danbolin, akordeoia eta perkusioa entzuteko aukera izango dugu. Obra musikalak elkarteak egindako enkarguak dira eta gaur egungo musikan erreferenteak diren konpositoreek sortu dituzte. Horietariko bi obra erabateko estreinaldiak izango dira. Programa Asenjo-Marrodanek hirukoterako idatzi duen obrarekin hasten da, aurretik grabatutako elektronika audioa oinarria izanik. Jarraian, Zavalaren lana dator, dikotomiekin hasieran, eta, ondoren, soinu-jarraitutasun batera iristeko. Satuéren lanarekin kontzertuaren erabateko lehen estreinaldi harrigarria entzungo dugu. Nabarmentzekoa da obra honen egitura fraktalak ez duela melodiarik. Martín-Quinterok ere bere lehen konposizioa eskaintzen digu, kasu honetan hirukotearentzat. Programaren bigarren estreinaldia izango da eta bertan egileak musika esparruan ezezaguna denaren bilaketa du helburu. Kontzertuari amaiera emateko, Sánchez-Verdúk txistu-danbolina, akordeoia eta perkusiorako idatzitako obra entzungo dugu, arlo estetikoan Chillidaren munduarekin bat egiten duena. Programa:- An Index Deconstruction III (2023) – M. Carmen Asenjo-Marrodán
- Bizpahiru Ezbai (2022) – Mercedes Zabala
- Itzalak I (2023)* – Carlos Satué
- Atisbos de lo insondable (2024)* – Francisco Martín Quintero
- Zuria III (2022) – José María Sánchez-Verdú*Erabateko estreinaldiaArtistak: Aitor Amilibia (txistu-danbolina), Josean Hontoria (akordeoia), Santiago Pizana (perkusioa).
NAK 2024: Silboberri Txistu Elkartea: "Konpromezua"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
nakfestival.com
Non
Kondestable Civivox-a
Noiz
12/09/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.