Haurrak. 5 eta 10 urte bitartekoakLantegi honetara etorri behar duzu landa-naturalista handia izateak dakartzan abantailez gozatzeko: parkeetan bizi diren karraskariei hurbiltzea, haiek zu ikusi gabe; hontzek zer jaten duten aztertzea; intsektuak bereizten ikastea, edo mendian gabiltzanean aurki ditzakegun landareak eta animalia-arrastoak identifikatzea.
Era berean, natur zientzietako museoetan dituztenen antzeko bilduma hasten lagunduko dizugu, eta bertako fauna eta landaretza identifikatu eta ezagutu ahal izateko behar diren landa-gidak erabiltzen, naturalista petoa izatera irits zaitezen. Izena ematea, martxoaren 26tik aurrera
Familientzako jarduera: "Naturalistaren lantegia"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.vitoria-gasteiz.org
Non
Ataria - Salburuko hezeguneen interpretazio zentroa
Noiz
04/05/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.