"Una semana nada más"

"Una semana nada más"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

euskalduna.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

17/08/2024-etik 01/09/2024-era

Koldarkeriak, beste pertsonak zauritu nahi ez izateak edo, besterik gabe, gatazka saihesteagatik linboan geratzen diren erabakiek bizitzan urratsak ematea galaratzen du askotan. 'Una semana nada más' komediak egunerokotasunez bizi ditugun gai hauek jorratzen ditu, konfort-zonatik irtetzearen beldurrak erabateko hondamendia ekar dezakeela erakutsiz. Sofia eta Pablo elkarrekin bizi dira, baina euren harremana ez dago unerik onenean. Egoera honetan Martin, Pabloren lagunik onena, eszenaratzen da, bikotekidearekin astebetez bizitzeko eta lehertzear dagoen egoera bati hauspoa emateko. Gezurrak abiapuntu direlarik eta gaizki ulertutako konplizitatea dela medio, again haietatik irtetzeko gai izango ez diren arazoetan sartuko dira ikuskizun honen protagonistak.

 

'Una semana nada más' Euskalduna Bilbaoren Aste Nagusiko egitarauan 0B Aretoan izango duen funtzio nagusia da eta asteburuan eskainiko ditu aurreikusitako hamalau saioetatik lehenengo biak. Marina San José, Manu Baqueiro eta Javier Pereira dira barre algara eta endredoz beteriko komedia honetako protagonistak. Obra Michel Clement-ek idatzi du eta gidaritza Raquel Pérez, Jordi Galceránen 'El crédito' eta Joe Dipietroren 'Mentiras inteligentes' filmen zuzendariarena da.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak