Debako Artisau Azoka 2020
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.deba.eus
Non
Zumardiko kioskoa
Noiz
29/08/2020
Hainbat artisauk euren lanak erakusteko aukera izango dute hilaren 29an Zumardiko kioskoan. 11:00etatik 15:00etara eta 17:00etatik 20:30era egongo dira postuak zabalik. Euria izanez gero, Estalitako pasealekuan eta Portu kalean egingo da azoka. San Roke festetan egin ohi da Deban artisau azoka. Aurten, osasun egoeraren ondorioz, festak bertan behera geratuta, artisau azokarik ere ez da egin. Jai egunak pasata, Eixu elkarteak artisau azoka antolatzeko proposamena egin zion Debako udalari eta hau aztertu ondoren aurrera egitea erabaki da, izan ere, artisauek ere, osasun pandemiaren ondorioz ez dute euren produktuak saltzeko aukera handirik izan. Honela bada, datorren larunbatean, hilaren 29an hainbat artisauk euren lanak erakusteko eta saltzeko aukera izango dute Deban, Covid-19 gaitzak eragindako egoerak eskatzen dituen osasun eta segurtasun neurriak hartuta. Artisau hauek egongo dira Debako azokan:Zuriñe Gredilla: egurraren tailaMaderarte Geppeto: egurrezko eguzki-loreak, kutxak, bitxiontziak. . . Lohiart: buztinezko loreontziak, botilak, platerak eta kuenkoak. Vallantii Cosmetica Natural: kremak, gelak, fitoterapia. . . Txus Gruzeta: zilarra eta harriekin egindako bitxiak. Saskiak: gaztainazko saskiak. Telarista urbana: artilezko pasminak, fulareak, belarritakoak. . . Ahiztak: turbanteak, eskuz margotutako motxilak, poltsak. . . Kilikilima: eskuz margotutako aterkiak, pasminak eta telazko bisuteria. Txikidolls: goma ebarekin egindako produktuak. Kurunkun: oihalezko txotxongiloak. Agtz artelanak: diseinu esklusiboko kamisetak, soinekoak. . . Eguzkilore artisautza: zilarra eta harriekin eta arto orriekin egindako bitxiak. Gorakat: motxila eta poltsa esklusiboak. Kenika: zilarrezko bitxiak.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.