Talleres escénicos "Keinu, antzerkira hurbilduz": Oihane Enbeita + Iraia Elias + Miren Tirapu

Talleres escénicos "Keinu, antzerkira hurbilduz": Oihane Enbeita + Iraia Elias + Miren Tirapu

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Artedrama

Non

Elai-Alai Aretoa

Noiz

07/11/2020-etik 13/12/2020-era

Errotik gorantza datorren keinua ahotsa, gorputza, zeinua. Artedramak eta Kultur Etxea Fundazioak elkarlanean, arte eszenikoetara hurbildu nahi duten herritarrei aukera luzatu nahi diegu jolasa, irudimena eta sorkuntza elementu nagusitzat dituen antzerkiaren abenturan murgiltzeko. Gernika-Lumon kultur eskaintza anitza emateko asmotan antzerki ikastaroak ere eskaini nahi ditugu.  Arte eszenikoen mundura lehen pausua emateko tailer trinkoak euskaraz proposatzen ditugu eta horiekin batera antzerkigile ezberdinen begirada ezagutzea dugu helburu. Gure KEINU antzerkigileei, antzerkizale eta etorkizuneko aktoreei zabaldu nahi diegu gure herrian eta eskualdean.  Antzerkia jolas moduan euskara hutsean lantzea da gure erronka nagusia beste behin ere. Saio hauetan ikasle bakoitzak bere sormenezko unibertso propioa eraikitzea gustatuko litzaiguke eta antzerkiak dituen forma guztiak ezagutzea gurekin. Antzerkiaren transmisioa, unibertsoa, aldarrikapena orain eta hemen gure KEINUri esker. Izena emateko, jarri gurekin harremanetan 615 779 511 telefonora deituz, edo info@artedrama. eus helbidera idatziz. - Azaroak 7-8Oihane Enbeita: "Egunerokotasunaren poetika"
14 urtetik aurrera- Azaroak 21-22Iraia Elias: "Animalietatik pertsonaietara"
16 urtetik aurrera- Abenduak 12-13Miren Tirapu: "Gorputz aldakorra, gorputz askea"
16 urtetik aurrera

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak