HIRU3: haurrentzako eduki proposamen zabala, nonahi eta noiznahi

HIRU3: haurrentzako eduki proposamen zabala, nonahi eta noiznahi

Gertaeraren datuak

Antolatu du

eitb.eus

Non

EITB

Noiz

13/03/2020-etik 28/03/2020-era

Haurrekin etxean ordu asko igaro beharko ditugun garai honetan, etxeko egonaldia modu goxoan eta entretenigarrian pasatzeko hainbat proposamen helarazi nahi dizkigute. "3 Ene Kantak" webean, besteak beste, Margolanak, Dantzateka eta Atxa Mitxa atalak dituzue. Margolanak atalean, Urbik margolan sinple bat erraz marrazten erakusten die etxeko txikienei. Dantzateka atalean, berriz, "3 Ene kantak"eko Nerek eta Enekok emandako azalpenekin, asteko bideokliparen pausoak ikasteko aukera daukate haurrek. Eta umeen irakurketa bultzatu nahi bada, Atxa Mitxa atalean eta 3TXULO saioko webean, haurrentzako liburu gomendioak dituzue. Halaber, irudimenari lekua egin eta eskulanak egin nahi badituzue, HIRU3ko webean, besteak beste, eskulan ezberdinak egiten ikasteko bideoak, marrazkiak egiteko ereduak eta margotzeko marrazkiak dituzue. Eta txikienek jolasak nahi badituzte, hainbat jolas ditugu eskaintzeko, hala nola, denbora-pasak, trebetasuna eta ezagutza neurtzeko jokoak. Eta gogoratu, aipatutako eduki horiek guztiak HIRU3ko Webean eta APPan nonahi eta noiznahi dituzula eskuragai.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak