Paperetik hitzera: Gema Intxaustiren erakusketaren argitalpenaren aurkezpena

Paperetik hitzera: Gema Intxaustiren erakusketaren argitalpenaren aurkezpena

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Artium

Non

Artium

Noiz

05/03/2021

Paperetik hitzera hileroko programaren baitan, askotariko liburu eta argitalpen-proiektuak aurkeztuko dituzte hainbat artista, idazle, diseinatzaile, historialari, kritikari eta komisariok. Artearen eta argitalpengintzaren artean gertatzen diren truke etengabeei arreta jartzen dien proposamen bat da, eta orobat da Museoaren eskuratze bibliografikoen politikaren ikerketa-ildo nagusietakoa. XX. mendeko Artearen Historian esanguratsuak izan dira truke horietako batzuk, hala nola Marcel Duchampen Kutxa berdea (1934) proiektua. Kutxa txiki bat da, artistak Beira handia obra egiteko baliatu zituen laurogeita hamahiru lan-ohar, argazki eta dokumentu biltzen dituena, eta har daitekeena artistak formulatutako «peut-on faire une oeuvre, qui ne soit pas d’art?» (Egin ote daiteke artea ez den obrarik?) galdera enigmatikoaren erantzuntzat. Informazioa eta erreserbak: 945 20 90 20Artium Museoa argitalpen-ildo propio bat garatzen ari da, erakundeak ekoitzitako erakusketa-proiektuekin lotura duten artisten liburuak eta katalogoak argitaratzeko. Jendetzaren erdian, atxiloketari begira Gema Intxausti artistaren lanari Museoan eskainitako bakarkako lehen erakusketaren izenburua da, eta orobat da haren ibilbideari buruz idatzitako lehen liburuaren izenburua ere. Argitalpenak artistaren beraren testuak, erakusketaren komisario Xabier Arakistain eta Beatriz Herráezenak, Lourdes Méndezenak eta Aintzane Legarretarenak biltzen ditu.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak