Gitarra kontzertua: Jean Marie Ecay & Pablo Fdez Arrieta

Gitarra kontzertua: Jean Marie Ecay & Pablo Fdez Arrieta

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Uhagon Kulturgunea

Non

Uni frontoia

Noiz

19/12/2020

Bi musikari hauek duela 30 urte ezagutu zuten elkar, Madrilen, besteak beste John Abercrombie eta Jerry Bergonzi jazz musikari estatubatuarrek gidatutako ikastaro batean. John Abercrombie, 2017an zendua, nortasun handiko musikaria izan zen eta ezinbestekoa gitarra garaikidearen eboluzioa ulertzeko. Jean Mariek eta Pablok Abercrombieren "Ralph's piano waltz" eta "Labour day" konposizioak joko dituzte, bere omenaldi gisa. Beraien diskoetako ("D'aquí para lá", "Batzen gaituena", "Gemini mod", "Hamaika") hainbat jatorrizko konposizio eta jazz standard batzuk ere eskainiko dizkigute. SarrerakLeku mugatua. 8€. Bazkideentzat, 5€. Aurrez salgai, Udaletxeko harrerako kutxazainean (egunero, 08:15-20:00) pertsona bakoitzeko (NAN zenbaki bakoitzeko) 2 sarrera hartu ahalko dira gehienez. Sarrera guztiak ez badira agortzen, egunean bertan 17:30etik aurrera jarriko dira salgai geratzen direnak, frontoiko sarreran.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak