"Panpin hautsien dantza"

"Panpin hautsien dantza"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

kultura.errenteria.eus

Non

Niessen Kulturgunea

Noiz

12/09/2020

2020ko Eztena arte eszenikoen jaialdiaren barruan. Gizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Aquí vienen las muñecas de trapo, las muñecas rotas que fueron condenadas a vivir tras el metal frío de una cerradura. Aquí se arrastran y se doblan, se abrazan y vuelan, en formación, dispersas, sutiles, violentas. Ellas, que alumbraron al mundo, pueden muy bien deshacerlo. Destejer lo tejido. Célula a célula. Oscar MansoGizarteak emakumeengan ezarritako mugak suntsitzeko ahalmena duen sormenezko ekintza bat. Bidezkoa. Logikoa. Beharrezkoa. Feminitateari lotutako hitzak historikoki duten edukia hustu eta askatasunarekin lotura duten edozein keinu, hitz edota sentimenduekin bete. Etiketek atzean dituzten itzal guztiak berrinterpretatzeko, birsortzeko. Iluntasuna oinarri, kontrastez beteriko musika bat da. Waltz, zortziko, fandango, eta beste dantza batzuen erritmoak jarraituz, Tom Waits musika-teatroaren zakartasunetik edota Satieren piano kantuen gozotasunetik bidaiatzeko aitzaki bat. BIOGRAFIAKIdoia Hernandez Toledo, Errenteria 1988. HATXEren zuzendari, pianista eta konpositorea da. Bi diska atera ditu: Lehena (2017, Autoedizioa) eta Panpin hautsien dantza (2020, Mukuru kolektiboa). Oscar Manso poetarekin ere badabil -2bat- spokenword taldean. Horrez gain, musikari bezela antzerki, performance zein dantza piezetan kolaboratzen du. Bestalde, hainbat egitasmoen antolakuntzan aritzeaz gain, Musikari Elkarteko zuzendaritza batzordean dago. www. mukuru. eus/hatxeIlargi Agirre Iturregi, Zarautz 1989. Bateria jotzailea eta musika irakaslea da. Hainbat taldetan ibili da azken urteetan -Perlak, Belarmiñak, edota Joseba B. Lenoir, batzuk aipatzearren- eta hainbat disko kaleratu ditu talde horiekin. Gaur egun, Hatxen jotzeaz gain, Mice eta Birkitekin dabil zuzenekoetan. Berria egunkarian musikari buruzko kolaborazioak ere egin izan ditu. Peru Galbete Labiano, Usurbil 1987. Argazki zuzendaritza ikasketak burutu ondoren, zinema eta bideogintza lanak musikarekin uztartzen ditu. 2015ean Edinburgoko musika eskolan ikasi eta bere bakarkako proiektuari ekiten dio, orain arte hiru disko kaleratu dituelarik. Proiektu ugaritan hartu du parte musikari moduan, eta azken urteetan, inprobisazioa eta ahotsaren esperimentazioa lantzen dihardu. www. perugalbete. comJurdana Ochoa Lopez de Echezarreta,Errenteria 1978. Biolineko ikasketak amaitu ondoren,musika klasikoa, garaikidea edota folk-rock talde ezberdinetan parte hartu du. Zuzenekoak egiteaz gain, diska grabaketetan eta arte eszenikoetan ere musikari bezela aritzen da. Gaur egun Hatxerekin grabatu eta zuzenekoetan aritzeaz gain, biolineko irakaslea da, baita Etincarnatus orkestra eta Attrium ensembleren partaide ere. Kontzertu/performanceaEuskarazOHARRAK Gonbidapen sarrera beharrezkoa da.   GONBIDAPENAK

- Ikuskizunetarako sarrera doakoa izango da baina gonbidapena hartu behar da aldez aurretik.
- Non? ONLINE: https://bibe. me Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a) Takilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.
- ONLINE: https://bibe. me
- Niessen Kulturguneko Harreran (sarreren %20a)
- Takilan, ikuskizuna hasi baino ordubete lehenago.
- Pertsona bakoitzak gehienez 4 gonbidapen hartu ditzazke.
- Ahal den neurrian papera ekiditen saiatuko gara, mugikorrean deskargatzea nahikoa izango da ikuskizunaz gozatu ahal izateko, saiatu ez inprimatzen.   EKITALDIAN:

- Ate irekiera: ikuskizuna hasi baino 30 minutu lehenago.
- Sartzeko ilaran pilaketak sahiestuko dira eta segurtasun distantzia mantendu.
- Gel hidroalkoholikoa: Ikuskizuna izango den espaziora sartzerakoan erabili nahi duenarentzat eskuragai egongo da.
- Ikuskizuna izango den espaziora sartuta, antolatzaileek adierazitako eserlekuan kokatuko da publikoa.
- Behin emanaldia amaitzerakoan, eserlekuan itxarongo dugu, berriro ere errespetuz eta jendearen arteko segurtasun distantzia mantenduz atera ahal izateko.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak