"La Melancolía Del Turista"

"La Melancolía Del Turista"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

badbilbao.eus

Non

La Fundición

Noiz

21/10/2020-etik 22/10/2020-era

BAD Bilbao 2020ren barruan. Irudimenean paradisu baten ideia finkatzen duten momentuen eta objektuen deskonposaketa bat da La melancolía del turista.
Oporretako zenbait lekutan egindako landa-lanaren emaitza da: leku horietan, adimenaren fantasia horren goraldiaren eta gainbeheraren aztarnak jaso zituzten.
Zenbat segundo behar dira paradisu bat eraikitzeko eta galtzeko? La melancolía del turista behinola goretsi zen baina dagoeneko existitzen ez den (edo agian inoiz existitu ez zen) paisaia baten intentsitatearen ostean geratzen denaren espejismoen galeria da: denboran lausotzen den gorputz bat, memoriaren hondarren bidez bakarrik berpizten dena.
Horrexegatik, atsedenaz daukagun ideian sortzen diren irudien bizia auzitan jartzen dugu horrela.
Baina malenkonia, modu berean, aldarte bat da, salbuespenarekin batera doana; indar aktibo bat da, gauzen inertzia hausten den denbora-tarte horietan gauzak eta geure burua berrasmatu nahi izatera gidatzen gaituena. - Sortzaileak, errealizatzaileak eta antzezleak: Shaday Larios y Jomi Oligor
- Kolaborazio poetikoa: Ángel Hernández
- Asmakizunezko kolaborazioa: Ivan Puig y Jordi Fondevila
- Kolaborazioa musikan eta soinuan: Suetszu & Jayrope

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak