"Orquesta de malabares"

"Orquesta de malabares"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Eibarko Udala

Non

Coliseo Antzokia

Noiz

13/03/2020

Antzezlana Eibarko 43. Antzerki Jardunaldien egitarauaren barnean dago.

--

Orquesta de Malabares ikuskizunean sei malabaristak eta musika banda batek jarduten dute taula gainean. Musikaren eta zirkuaren arteko harreman bat da. Kontzertu bat, non malabaristak aireko ballet honen dantzariak baitira.
Klarineteak, saxoak eta tronpetak koadro espresionista bateko margolariak dira, eta bolek, mazoek eta uztaiek musikak eta zirkuak transmititzen dituzten sentimenduak eta emozioak marrazten dituzte airean.

Eibarko Cielito Musika Bandak, lehenengo aldiz, Antzerki Jardunaldietan parte hartzeko aukera paregabea izan, eta pentsatu gabe zirkuaren pistara salto egiten du. Bere konfort gunetik irteten da antzerki ikuskizun honetan pertsonaia gisa jarduteko, gai eta estilo ez ohikoak jotzen.


Azken batean, ikuskizun honetan urrezko instrumentuak, danbor handiak, txindatak, alkandora zuriak, uniformeak eta maisu obra klasikoak izango dira, baina baita galtza motzak, kamisetak, eguzkitako betaurrekoak eta funk, blues, pop zein punk estiloak ere. Fitxa

ANTZEZLEAK: Arturo Cobas, Dulce Duca, Dani Fausto, Aitor Garuz, Guillermo Porta, Santiago Montero MÚSICA / MUSIKA: Banda de Música Cielito
MUSIKA BANDA ZUZENDARIA: Carlos Sánchez-Barba
ZUZENDARITZA MUSIKALA: Manuel Paino
ZUZENDARITZA ARTISTIKOA: Pablo Reboleiro

Iraupena: 75 min

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak