Bilboko Zirkuitua 2024 (urritik abendura)
Gertaeraren datuak
Antolatu du
www.bilbao.eus
Noiz
03/10/2024-etik 26/12/2024-era
Bilboko Udalak urriaren 3an jarriko du abian BILBOKO ZIRKUITUAREN denboraldi berria. Bizkaiko hiriburuko eta inguruetako antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da, Bilboko publikoari bere proposamenen doako emanaldiak eskainiz. Aurten Bilbao Eszenaren XX. Urteurrena betetzen da, Bilboko Udalak sustatu eta kudeatzen duen Baliabide Eszenikoen Zentroa, eta hori ospatzeko, BILBOKO ZIRKUITUAren programazioaren barruan, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako antzerki-konpainia ez-profesionalen sei funtzio sartu dira. Emanaldi berezi hauek larunbatetan egingo dira Otxarkoagako Udaltegian. Ohi bezala, urriaren 3tik abenduaren 26ra arte, ostegunero, sortzaile berrien lanak eta hiriko antzerki talde amateurrak eta erdi-profesionalak programatuko dira, bilbotarrek doan gozatzeko aukera izan dezaten. Antzezpen horiek Altamira, Basurto, Begoña, Rekalde, Otxarkoaga, San Frantzisko eta Zorrotzako Udaltegietan eta Solokoetxeko Institutuan egingo dira. BILBOKO ZIRKUITUAren emanaldi berri honetan honako konpainia hauek hartzen dute parte: Alanbike Teatro "Mi hermana y no yo" -rekin; Skené Teatro "Antígona" -rekin; Totum "Pensar en alto" -rekin; Les Figuretes Antzerki Taldea "Tierra" -rekin; Taulelak "Euskaldungak" -ekin; I need a hero "Sonata en Mi menor" -rekin; Kalamua Antzerki Taldea, "Alas de hierro" -rekin; Iuris Tantum, "Hable con Montse" -rekin; La Trascienda, "Okupame" -rekin; Txalo Talo, "Zeharrak berri" -rekin; Alopargo Teatroa, "Sarat Made" -rekin; Itxartu Antzerki Taldea, "La Ratonera" -rekin; Aimara Teatro "El público" -rekin; Nueve Teatro "Alguien voló sobre el nido del cuco" -rekin; Compañía Edición Limitada, "Reza" -rekin; eta Sin Remilgos, "Antígona" -rekin. Gainera, antzerki laburreko hiru proposamen eskainiko dira: "Monólogos de dos" (A- Teatral), "Corsarios" (Unai García) eta "Un ratito" (María Ucelay). Proposamenetako bi euskaraz antzeztuko dira. Taulelak elkartearen "Euskaldungak", urriaren 24an, osteguna, San Frantziskoko Udaltegian; eta Txalo Taloren "Zeharrak berri", azaroaren 16an, larunbata, Otxarkoagako Udaltegian. Gainera, kanpaina honetako obra batzuk data batean baino gehiagotan ikusi ahal izango dira, edizio hau inauguratzen duenetik hasita, Alanbike Teatroren "Mi hermana y no yo", urriaren 3an Otxarkoagako Udaltegian eta abenduaren 19an Errekaldeko Udaltegian, 19:00etan bietan. Antzerki laburreko emanaldiek ere hitzordu bikoitza izango dute. Abenduaren 5ean eta 26an eskainiko dira, 19:00etan, Begoñako Udaltegian eta Basurtokoan, hurrenez hurren. - Bilboko Zirkuitua 2024 (urritik abendura): egitaraua (pdf)
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.