Piarres Lafitte. Donemiliaga, 1974 (1) Luis Villasante frantziskotarraren hitzetan, “egilea ohartu da mundu berri batera abian doala gaur gizadia” eta zazpi ataletan bere ikuspena azaltzen du, “zer esanik ez, kristau fedetik hartua eta kristau fedean oinarritua”. Gazte-jendeari egokitua eta, adierazteko, “nolako planta hartu behar duen fededunak gaurko tenorean, egungo tirabira eta gertakari handien aintzinean”.
Villasante euskaltzainaren iritzitan, berriz, “aitortu behar dut, bestalde, liburuska ez dela irakur erraza. Enetzat, behintzat, ez da izan, eta uste dut hala gertatuko zaiela Hegoaldeko euskaldun gehienei. Askoz ulerterrazago dira enetzat, adibidez, lapurdiera zaharrez idatzitako libururik gehienak. Gertakari honen arrazoia —arrazoi bat behintzat— honako hau dela uste dut, hots, Lafitte jaunaren euskara guztiz dialektala izatea, herrikoia, eskualde jakin bateko txokoan kokatua eta han sendo erroztatua egotea. Baina, jakina, hango bertako ez denarentzat zail eta arrotz egiten da. ”
Hain zuzen, Hegoaldeko irakurleari laguntze aldera-edo, iruzkinaz gainera, Villasante euskaltzaleak hainbat adiera-zerrenda eta adibide zehatz ere ezartzen ditu amaieran, Lafittek darabilen hiztegiaz, esaldi-motaz zein morfosintaxiaz.
Berrogeita hamar urte geroago, Piarres Lafitteren alea (2) zein Luis Villasanteren kritika dira, besteak beste, 1970eko hamarkadaren erdigunean euskal elizak bizi izan zuen euskal giroaren ispiluetakoa.
1) Euskaltzaindia Donemiliaga Kukulako Yuso monasterioan batzartu zen, 1974ko ekainaren 15ean, “Glosas Emilianenses” kodexaren milurtea ospatzeko eta, aldi berean, glosa horien artean agertzen diren lehen euskarazko esaldiei gorazarre egiteko: “Jzioqui dugu. Guec ajutu ez dugu”. Orduko argazkian, Piarres Lafitte, eta ezker-eskuin, Jokin Zaitegi eta Juan Inazio Goikoetxea "Gaztelu".
2) Piarres Lafittek berak ale bat oparitu zidan 1974ean, eskaintza sinatua eta guztikoa.
Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko
Oinarrizkoak
Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.