Anboto

"Mediku-azterketaz gainera, gure osasunaren inguruko jarraipena egitea eskatzen dugu"

Edurne Zarraoa Ganboa arrazolarra (Atxondo) eta Jose Antonio Elustondo eitzagatarra (Zaldibar) Verter Recycling 2002 hondakindegitik 500 metrora bizi dira. 14 urtetik hona, andre-gizonak hondakindegiaren "pare-parean" bizi dira, ondoko mendi magalean. Lur-jausiaren ondorengo egunetan, Atxondora joan ziren behin-behinean. Azken egunetan, Eitzagara bueltatu dira.