"Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío", Ana Laura Aláez artistaren erakusketa

"Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío", Ana Laura Aláez artistaren erakusketa

Gertaeraren datuak

Antolatu du

azkunazentroa.eus

Non

AZ Azkuna Zentroa

Noiz

18/06/2020-etik 20/09/2020-era

Azkuna Zentroa - Alhóndiga Bilbaok Ana Laura Aláez artistaren (Bilbo, 1964) Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketa aurkeztuko du, Bea Espejok komisariatuta. Tamaina horretako lehen erakusketa monografikoa da, jatorrizko hirian aurkeztutakoa, eta artistaren azkenaldiko lanetako batzuk erakutsiko dira, haren ibilbidearen hasierako beste batzuekin elkar eraginean. 

Euskal Herrian 80ko hamarkadaren bigarren erdian formatua, bere lehen lanek aurreko belaunaldiak, Euskal Eskultura Berria deiturikoak, planteatutako gaiak asimilatzeko prozesu bat adierazten dute, eta, aldi berean, genero-ikuspegiari lotutako elementu zuzentzaileak sartzen ditu, tradizionalki eskulturatzat hartutakoak alde batera utzita, prozesuko materialak eta estrategiak erabiliz.

Todos los conciertos, todas las noches, todo vacío erakusketak bira bat ematea eta sorburura, abiaburura jotzea proposatzen du, azken hogei urteetan artistaren obran azaldu diren gaien arrakaletan lan egiteko: gorputza idulki gisa, idulkia eskultura gisa, eskultura kanta gisa, gaua material gisa, identitatea gatazka gisa, inpostura aukera gisa. Erakusketaren izenburua bere instalazioetako batetik hartua dago eta ekitaldi baten arrastoa ekartzen du gogora, itxuraz emankorra ez den denbora horrekin, errealizazio eta desengainuen aurrean ilusio eta itxaropenekin.

Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaon aurkezten den erakusketak zabalago garatzen du Madrilgo CA2M zentroan erakutsi zen titulu bereko proiektua, 2019ko azarotik 2020ko urtarrilera bitartean ikusgai izan zena. Lau ataletan egituratzen da: objektu eta estentzio doilorrak; Exzitazioa eta hutsunea; Indarkeria eta zaurgarritasuna; mitoa, emakumearen sexualitatea, kamuflajearen ideologia.

Oraingo honetan, Azkuna Zentroa - Alhondiga Bilbaok eskaintzen dituen espazio-aukerak direla eta, atal horiek nabarmen handitu dira beste obra batzuekin batera, dokumentazio-eremu bat ere gehituz, bere sormen-prozesuen zati bat erakusteko eta, maketa eta prototipoen bidez, artistak espazio espezifikoetarako egindako ingurumen-proiektuak eta instalazioak erakusteko. 

Era berean, horretarako editatutako katalogo hirueleduna proiektu honen ezinbesteko zatia da, eta, obren dokumentazioarekin batera, Aláezen testuak daude, beste ahots batzuekin tartekatuta: Bea Espejo, Paul B. Preciado, Angel Bados, Maria José Belbel eta Sonia Fernández Pan.

Ana Laura Aláez. 2013ko Gure Artea sariaren irabazlea. Nazioarteko biurteko hauetan parte hartu du: Istanbulgo 5. Bienala, Turkia, 1997; Veneziako 48. Bienala, Italia, 1999; Busango 2. eta 3. Bienala, Korea, 2000 eta 2004; Buenos Airesko Bienala, Argentina, 2001; Veneziako 49. Espainiako Pabiloia, 2001. Erakusketak: Dance & Disco, Espacio 1, MNCARS, Madril; Beauty Cabinet Prototype, Palais de Tokyo, Paris; Hell Disco, Helsinki City Art Museum, Finlandia; Pabellón de escultura, Musac, Leon. Bridge of Light pieza iraunkorra, 2008, Towada Art Centerren, Towada City, Japonia.

Bea Espejo arte kritikaria eta komisarioa da. Artearen Historian lizentziatu zen Bartzelonako unibertsitatean, eta Arte eta Komunikazio Kritikako Masterra ikasi zuen Gironako unibertsitatean, Madrilgo Erkidegoko Madrid 45-eko zuzendaria da, eta El País egunkariko Babelia gehigarriko arte arduraduna ere bai. ¬Erakusketetan kudeaketa eta komisario lanetan aritu izan da, eta Bartzelonako Estrany-de la Mota galeriako eta Madrilgo Urroz Proyectos galeriako lantaldeetako kide izana da. 2000. urteaz geroztik, hainbat hedabide espezializatutan argitaratu izan du. Haren lanaz egindako aipamenen artean, nabarmentzekoa da arte kritikari emandako GAC 2017 saria. ERAKUSKETAREN ORDUTEGIA:
ASTELEHENETAN ITXITA.
ASTEARTETIK OSTEGUNERA ETA IGANDEETAN: 11:00ETATIK 20:00ETARA.
OSTIRALETAN, LARUNBATETAN, JAIEGUNETAN ETA JAIEGUN-BEZPERETAN: 11:00ETATIK 21:00ETARA.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak