Santurtziko Karmengo jaiak 2024: egitaraua

Santurtziko Karmengo jaiak 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

santurtzi.net

Noiz

12/07/2024-etik 21/07/2024-era

Uztailaren 12tik 21era bitartean ospatuko ditu Santurtzik 2024ko Karmengo jaiak. KONTZERTUAK- Uztailak 12, ostirala: Orquesta Nueva Era 
- Uztailak 13, larunbata: Oihan Vega + Santurtziko taldeak 
- Uztailak 14, igandea: Santurtziko udal Banda + Kalakan
- Uztailak 15, astelehena: Coque Malla 
- Uztailak 16, asteartea: India Martínez 
- Uztailak 17, asteazkena: Los Zigarros
- Uztailak 18, osteguna: Chanel
- Uztailak 19, ostirala: ETS (En Tol Sarmiento)
- Uztailak 20, larunbata: Orquesta VulkanoKarmengo jaietako ospakizunari begira, Santurtziko Udalak berriro jarriko du santurtziarren esku uztailaren 16an, Karmen egunean, hildako arrantzaleen omenez egingo den itsas-prozesioan parte hartzeko aukera. Hortaz, Udalak herritarren eskura jarriko duen ontzian joateko zozketan parte hartu nahi dutenek, ekainaren 18tik (asteartea) uztailaren 2ra (asteartea) bitartean, 9:00etatik 14:00etara eta 18:00etatik 21:30era, Casa Torre jauregian eskainiko diren txartelak bete beharko dituzte (pertsona bakoitzeko bat). Zozketa uztailaren 3an egingo da, 12:00etan, Casa Torre jauregiko Higarillo aretoan, eta uztailaren 4an irabazleen behin betiko zerrenda jarriko da udalaren webgunean eta Serantes Kultur Aretoaren webgunean. Halaber, sare sozialetan zabalduko da eta zerrenda Casa Torre jauregian bertan egongo da ikusgai. Santurtziko kuadrillen izen ematea

Maiatzetik aurrera hasiko dira Karmengo jaietan egiten diren probetan parte hartuko duten kuadrillen bilerak. Probetan parte hartu nahi dutenek Serantes Kultur Aretoko webgunean, Casa Torre jauregian, eman behar dute izena, edo bestela, bileretan bertan.

Itsas-prozesioan parte hartu nahi duten ontzien izen ematea

Bestalde, aste honetan izena emateko epea zabalduko da, ontzia duten herritarrek itsas-prozesioan hartu ahal izan dezaten. Horretarako, izena emateko inprimakia bete beharko dute, Serantes Kultur Aretoaren webgunean zein Casa Torre jauregian izango dutena prest, eta betetzearekin batera, nabigagarritasun ziurtagiria eta ontziaren asegurua aurkeztu beharko dituzte.

Oinarriak (PDF 73KB)

Izena emateko kuadrilak (PDF 232KB)

Kuadrilla txikien izen-ematea (PDF 213KB)

Itsasontzien izen-ematea (PDF 90KB)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak