"El show de Bluey"

"El show de Bluey"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

euskalduna.eus

Non

Euskalduna Jauregia

Noiz

28/09/2024-etik 29/09/2024-era

Emmy sariaren irabazlea den eskolaurreko umeen animazio sailaren antzerki egokitzapen ofiziala Euskalduna Bilbaora iritsi da. 2018an lehen aldiz eman zenetik, Bluey, Bingo, Chili eta Bandit-ek osatzen duten Heeler familiaren abenturak kontatzen dituen 'Bluey' sailak etxeko gazteenak, eta baita horren gazteak ez direnak ere, bereganatu ditu. Programa australiarraren lehen zuzeneko ikuskizunak sarrerak agortu ditu bere jatorrizko herrialdean, Estatu Batuetan eta Ingalaterran, eta Auditoriuma hartuko du irailaren 28an eta 29an ospatuko diren emanaldiekin. 'El show de Bluey' Joe Brumm-ek, animazio arrakastatsuaren sortzaileak, idatzitako istorio original berri batetan oinarritutako antzezlan dibertigarria da. Protagonista bakoitzak bere txotxongiloa du taula gainean, dekoratuek Blue Heeler familia honen irudimenezko munduetara garamatza eta musika ere Bluey-ren konpositorearen, Joff Bush-en eskutik dator.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak