Punto para los locos. Ángel Martín.

Punto para los locos. Ángel Martín.

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Gasteizko Principal Antzokia

Noiz

27/07/2024

Ángel Martinek Punto para los locos izeneko umore-ikuskizunarekin datorkigu. Ikusleak hausnartzera eraman nahi ditu, ohar daitezen aldea ez dela ero egotea ala ez, baizik eta denok buru barruan dugun ahotsak (lotsaren, beldurraren, estutasunen, ezinegonaren eta abarren ahotsa) zenbateraino ozen ari zaigun. Umorearen ikuspegitik jorratuko du ahots horren bolumenaren auza, eta ahots hori ozen entzuten denean lagungarri izateko asmoz gainera, horiei iseka egiteko tresnak prest izan ditzagun. Autolaguntzako monologo hutsetik harago, osasun mentalaren garrantziaren aldarrikapena ere bada ikuskizun hau. Idazle eta komiko katalanak bere esperientzia pertsonalean oinarrituta arituko zaigu ikuskizunean. Martínek 2017an gertakari psikotiko bat izan zuen, eta esperientzia horrekin, Por si las voces vuelven eta Detrás del ruido liburuak idatzi ditu. Punto para los locos Martínek bere mezua zabaltzeko tresna da, betiere umorearen bidetik, norbere buruaz barre egitearen garrantzia aldarrikatuz. Egilea: Ángel Martín

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak