Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga. Hika Teatroaren ibilbideari buruzko dokumentala. Herri txikiko egietatik munduko egietara HIKA posible dela sinetsita abiatu zuen duela 35 urte Agurtzane Intxaurragak bere ibilbidea arte eszenikoetan. Gaur bi sortzaile gazteagoekin egin du hitzordua Donostiako Antzoki Zaharrean, Kamikaz kolektiboko Amancay Gaztañagarekin eta Mari Zaunkako Oihana Vesgarekin. Gogoa sentitu du belaunaldi berriekin Euskal arte eszenikoen inguruko hausnarketa egiteko. Ondorengo solasaldia: Agurtzane Intxaurraga, Amancay Gaztañaga, Oihana Vesga. Oharra
Gonbidapenak maiatzaren 23tik aurrera jaso ahal izango dira webgunean (ekitaldi honen fitxan automatikoki azalduko den erreserbatzeko botoiaren bidez) eta Victoria Eugenia eta Antzoki Zaharreko lehiatiletan, egunean bertan 11:30etatik aurrera.
"35 urte eszenara begira"

Gertaeraren datuak
Antolatu du
Donostia Kultura
Non
Donostiako Principal Antzokia (Antzoki Zaharra)
Noiz
14/06/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.