Héctor eta Berna seme-alabarik gabeko senar-emazteak dira. Beren bizitzan zehar bilduma bat egin dute, eta gainerako guztia sakrifikatu. Orain, zahartu direnean, bildumak bizirik iraungo duela ziurtatu nahi dute, eta, horretarako, oinordeko baten bila dabiltza. Susanari deitu diote, agian, aztertzeko; hura ere bildumagilea da. Carlos daramate lagun; ez dago argi aztertzailea edo bildumako beste pieza bat den. La colección ezkontzari, denboraren joanari eta pertsonen eta objektuen arteko harreman misteriotsuari buruzko lana da. «Beharrezkoa zen norbaitek bilduma hori egitea. Ozeanoek edo mendeek bereizitako irudiak norbaitek biltzeko esperoan zeuden. Horien destinoa bilduma zen. Egunen batean, milioi bat urte barru, pentsatzeko eta sentitzeko gai den izaki batek bilduma aurkitzen badu, jakingo du zer den gizateria eta zer izan zitekeen. Ate hori igaro aurretik, pentsatu, alde honetara itzulitakoan, dena bildumaren ikuspegitik ikusiko duzuela. Bai ingurukoak, bai zeuen burua. Bildumak aurkitu egiten zaitu. Ezin duzu hura ikusi eta nor zaren galdetu gabe geratu, zaren guztia eta ez zaren guztia duelako barnean». Juan Mayorga. Testua eta zuzendaritza: Juan Mayorga.
Antzezleak: José Sacristán, Ana Marzoa, Ignacio Jiménez eta Zaira Montes.
Eszenografiaren diseinua: Alessio Meloni (AAPEE).
Argiztapenaren diseinua: Juan Gómez-Cornejo (AAI).
Jantzien diseinua: Vanessa Actif (AAPEE) eta Sandra Espinosa.
Musika eta soinu-espazioa: Jaume Manresa.
La Zonaren, Teatro de La Abadíaren eta TIDI Teatro Madriden koprodukzioa
"LA COLECCIÓN"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
teatroarriaga.eus
Non
Arriaga Antzokia
Noiz
16/01/2025-etik 19/01/2025-era
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.