Imanol Txapartegi, Aginaga: “Jende asko bertan geratu zen krisiaren lehen asteetan”

Jatetxe batzuk etxera eramateko zerbitzua jarri dute martxan, kafetegiek terrazak zabaldu dituzte, sagardotegi batzuk etxez etxe ari dira sagardoa banatzen, tabernariak ekainean dira lanean hastekoak. . . Konfinamenduan zehar ordea, badira saltokiko atea egunero zabaltzeko aukera izan dutenak. Horien artean da Aginagako Txapartegi harategia.