"Nire txokotik"

"Nire txokotik"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

Donostia Kultura

Non

Victoria Eugenia Antzokia

Noiz

18/10/2024

Oharra

Ikuskizun honen entsegu irekia izango da urriaren 15ean Victoria Eugenia Cluben, 19:00etan. Gonbidapenak urriaren 7an egongo dira eskuragarri, goizeko 11:30etik aurrera. Pieza honen izenburuak adierazten duen bezala, Jon Maya dantzariak bere txokorik intimoenetik hitz egiten du ikuskizun didaktiko honetan. Euskal dantza tradizionalaren hastapenak gogoratuz, hainbat koreografo eta sortzailerekin egindako bilaketa lana eta kolaborazioak erakusten ditu. Hainbat dantza pieza interpretatuz, sorkuntza horien pasadizoak eta zirrikituak kontatuz, sentsazio eta sentipen horiei hitza jarriz. . . Jon Mayaren bizipenen bidez, publikoa tradizioaren eta sorkuntza garaikidearen arteko bidaian murgilduko da eta sormen prozesu baten bizipenak ezagutzeko aukera izango du. Interpretea: Jon Maya
Zuzenekoa musikaria: Arkaitz Miner
Koreografia: Cesc Gelabert, Israel Galván, Sharon Fridman, Jon Maya
Musika konposizioa: Luismi Cobo, Arkaitz Miner
Ekoizpena eta koordinazioa: Doltza Oar-Arteta
Administrazioa: Elena GarcíaInformazio gehiago: Iturritik Jaialdia (albistea)

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak