Bulego
Gertaeraren datuak
Antolatu du
azkoitia.eus
Non
Baztartxo Udal Antzokia
Noiz
08/12/2020
2019ko urtarrilean lehen pausoak ematen hasi zen diziplina anitzeko proiektua da Bulego. Passepartout taldeko kideek, erreferentzi musikal zein kultural ezberdinetatik hornituz, proiektu berri baten aldeko apustua egitea erabaki zuten. Beren zaletasunaren profesionalizaziorako pauso bat eman eta ikusmira zabaltzeko helburuarekin hasi zen Bulego taldea. Betiere musikaren panorama garaikideari so eginez eta gaur egungo beharrei erantzunez sortutako iniziatiba bezala definitu izan dute taldea.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.