Arte Hartze Zikloa 2024: "Eukaliptus"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturfaktoria.eus
Non
Aiaraldea Ekintzen Faktoria
Noiz
13/10/2024
2024ko Arte Hartze Zikloaren egitarauaren barruan. Errezitaldi permormatiboa. Jon Ander Urresti, Beñat Urrutia eta Matxalen de PedroMonolaborantzari buruzko komedia kritikoa. Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Indu stria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, , elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,. . . inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi. Hitzez eraikitako errezitaldia da. Hizkuntza du lehengaia eta erregistro desberdinetan erabiltzen da: hotsak, testu idatziak, hitz esanak, bertsoak eta abar. Soinu pregrabatuekin eta pantailako proiekzioekin interakzioan osatzen da emanaldia. Emanaldi honetan, Jon Ander, Beñat Urrutia eta Matxalen de Pedro sortze-prozesuaren inguruko solasaldi performatiboa eskainiko digute.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.