BERRIA - Gaztelagun, alokairua ordaintzen laguntzeko sozialisten ekimena, 2.100 gazterengana heldu da bi urtetan

BERRIA - Gaztelagun, alokairua ordaintzen laguntzeko sozialisten ekimena, 2.100 gazterengana heldu da bi urtetan
Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraio Sailak gazteentzat etxebizitza alokairua ordaintzen laguntzeko Gaztelagun programak 18 eta 35 urte bitarteko 2. 100 gazteri lagundu izan die 2019tik. Gaztelagun programak handitu egin du 2019 eta 2020 bitarteko eskatzaile eta laguntza kopurua. Hala, 2020ko abenduan emandako laguntzak %126,6 gehiago ziren aurreko urtean emandakoen aldean.
Programa Iñaki Arriola sailburu sozialistak zuzentzen duen Sailaren ekimen bat da gazteen emantzipazioa laguntzeko, hiru urtetan alokairua ordaintzen lagunduz. 2020ko abenduan bikoiztuak ziren 2019ko hilabete berean emandako laguntzak, horiek lortzeko eskakizunak aldatzearen ondorioz. Hiru probintzietan izan da igoera: Araban %133,8 gehiago izan da, Bizkaian %128,1 gehiago, eta Gipuzkoan %110,6 gehiago. 
Etxebizitza Sailak 3,96 milioi euro bideratu ditu Gaztelagun-era. Hauek dira laguntza horiek jasotzeko betekizunak: Euskadin bizitzen urtebete ematea eta 3. 000 eta 18. 000 euro bitarteko errenta jasotzea banakako eskabidearen kasuan, edo 3. 000 eta 24. 000 euro familia-unitatea baldin bada, edo 3. 000 eta 28. 000 euro bitartean familia ugarien kasuan. Laguntza jasotzen duten %62 emakumezkoak dira, eta parte hartzen dutenen batez besteko errenta, berriz, 10. 966 euro urtean. 
Iñaki Arriola sailburu sozialistaren hitzetan, “gazteak emantzipatzeko tasa baxuen jatorria arazo sakon eta konplexuetan bilatu behar da, eta lan-merkatuaren ezegonkortasunari lotuta dago, batez ere, baina baita alokairurako etxebizitzen garestitzeari zein eskasiari ere". Programak “gizarte gazteenaren behar eta kezken ildoei” jarraitzen die, eta Eusko Jaurlaritzak gazteei laguntza emateko duen borondatea berretsi du: “Gaztelagun esperientzia pilotu gisa sortu zen, baina sendotu egin da abian jarri zenetiko bi urte hauetan, eta Sailaren apustua izateaz gain Exekutibo osoarena ere izatera iritsi da, Gobernuaren Programaren zati baita”.

Iruzkinak