2024ko Dantzaldia jaialdiaren egitarauaren barne. JOSÉ MALDONADO | BartzelonaGalería, José Maldonadorena, dantza flamenkoa eta denbora errealeko sormen piktorikoa uztartzen dituen ikuskizuna da. Maldonadok omenaldia egiten die Espainiako lau artista ikonikori, bakarkako lau eszenaren bidez: Falla, Lorca, Dalí eta Carmen Amaya. Jenio horien ondare kultural aberatsean inspiratuta, diziplina anitzeko artista honek haien unibertso sortzaileetan murgiltzen gaitu, dantzaren, musikaren eta pinturaren bidez. Eszena bakoitzean Maldonadok bere buruaren bertsio desberdin bat erakusten du, proposamen koreografiko bakar bat eszenaratuz eta artearen maisu handi haien esentzia eta magia bereganatuz. Fitxa artistikoa:- Zuzendaritza, jatorrizko ideia, dantza, koreografia eta pintura: José Maldonado
- Zuzendari kidea: Mariana Collado
- Jatorrizko musika: Víctor Guadiana, Carlos Cuenca, Pablo Gómez Molina, José Almarcha, Sandra Carrasco, Belén Cabanes eta Mariola Membrives.
- Laguntza koreografikoa: Lorena Nogal eta Juan Carlos Lérida
- Argien diseinua: Antonio Valiente AAI
- Argi teknikaria: Daniel Gener
- Ekoizpen eta banaketa koordinazioa: Lucía Mancheño / Cal Producciones
- Kartelaren eta txostenaren diseinua: Julio Ruiz
- Kartelaren eta txostenaren argazkia: Laura AbadJosé Maldonado:Dantzari eta koreografo katalana da, tradizioa eta abangoardia uztartzen dituena. Bere ibilbide profesionala Manuel Liñán, Marco Flores, Rafaela Carrasco, Antonio Canales, Javier Latorre, Rocío Molina eta Belén López artisten eskutik dator, besteak beste. Konpainietan egiten duen lana eta estatuko tablao onenetako batzuk uztartzen ditu. 2019ko Jerezko Jaialdiko Artista Errebelazio saria, Koreografia Solista saria 2013an Madrilgo Dantza Espainiar eta Flamenkoaren Lehiaketan eta 2015ean hango Koreografia Lehen Saria, publikoaren saria eta Flamenko eta Dantza Espainiarraren saria 2002an Castelloko Dantza Lehiaketan. 2013an, Andrea ikuskizunarekin sortu zuen konpainia. 2016an Amorente estreinatu zuen Karen Lugo eta Nino de los Reyes dantzariekin batera. Urte hartan bertan estreinatu zuen Bodegón, dantza eta arte plastikoak uztartzen dituen ekoizpen propioa. 2021eko maiatzean Galería estreinatu zuen, bere azken ekoizpena dena. Zuzendari eta koreografoa izan da ikuskizun hauetan, besteak beste: Emovere Lucía Alvarez “La Piñona” bailaora-rentzat, Tattooed San Franciscoko Sintonía Dance konpainiarentzat, Latido y Fronteras Flamenco Vivo NYC konpainiarentzat eta La Rosa Mutabile La Musa konpainiarentzat.
Dantzaldia 2024: José Maldonado: "Galeria"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
lafundicion.org
Non
Guggenheim Bilbao Museoa
Noiz
23/11/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.