El cuerpo traumado en un espacio (Eskualdea 2019)

El cuerpo traumado en un espacio (Eskualdea 2019)

Gertaeraren datuak

Non

Ruinas del Convento de San Andrés de Muga

Noiz

14/03/2020

Oihane Amurrioren proiektuak gorputzaren bizitza-, emozio- eta arnasgune-espazioari aurre egiten dio bere ukazioarekin, irudi gisa, sentsazio baten euskarri, arkitektura baten elementu gisa jardutea proposatzen baitio. Pieza interpretazio askotara zabaltzen da, non lekuaren historia, kultur herentzia eta deialdiaren itxaropenak irakurketa bideratuz baitoaz. Iluntzean aktibatutako ekitaldi performatikoa, detailea sentsazio eta kontzeptu bihurtzen den unean, eta Bastidako elizako kanpaiak, beren soinu atabikoarekin, Nasim López-Palaciosek horretarako egindako musika elektronikoko pieza bat lagun dutela. Espazioaren esperientziaren, argazkigintzaren eta performancearen bidez, Oihane Amurrio artistak bere nortasuna arakatzen du, artistaren rolaz eta egungo gizartean duen balioaz gogoeta egiten du. Amaitzean, solasaldi bat egongo da eta, bertan, artistarekin eztabaidatzeko aukera egongo da haren proposamenaren inguruan. Artista: Oihane Amurrio
Musika-lana: Nasim López-Palacios
Performerrak: Ainhoa Urme, Alex Do Carmo, Anzhelika Pankova, Itxaso Sáncez, Jon Ander Muñoz, Nasim López-Palacios, Samuel Garnica eta Thais Martínez. Autobus-zerbitzua
Irteera: Bilbo, Moyua plaza Ercilla kalearekin, 16:00etan.
Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 17:00etan.
Irteera: Bastida, 20: 00etan.
Geldialdia Gasteizen, Frantzia kalea 24, 20:30ean.
Geldialdia Bilbon, Moyua plaza, 21:30ean.
Doako autobus-zerbitzua, aldez aurretik izena emanda, posta elektronikoz, helbide honetara: eskualdea@gmail. com, izen-abizenak eta autobusa hartuko den herria adieraziz. Artistaren biografiaOihane Amurrio (Bilbo, 1996). Arte Ederrak ikasi zituen Euskal Herriko Unibertsitatean (2014-2018), eta Talentia saria jaso zuen. Toki askotan egin ditu erakusketak: Embassy Gallery (Edinburgh, 2019), Centro Cultural Torrezabal (Galdakao, 2019), Club Deseo (Bilbo, 2019), BilbaoArte (Bilbo, 2018), Sala Amadís (Madril, 2017), Galería Cosmos (Bilbo, 2016), Bizkaia aretoa (Bilbo, 2016), Espacio Open (Bilbo, 2016)…Ondoko sariak jaso ditu: Bilbao European Schools Zinema Fest, BItaBE eta ArteinVisible. Gaur egun, Final Gallery Fantasy proiektua garatzen ari da, Eusko Jaurlaritzaren Ekoizpen Plastikoko bekari, Artium Arte Garaikidearen Euskal Zentro-Museoaren Eskualdea bekari eta Bilboko FabLab-en Maker Ekintzailea izeneko egoitzari esker. Eskualdea Arabako Foru Aldundiak eta Artiumek sustatutako ekoizpen artistikoko eta komisariotzako programa bikoitza da. Haren asmoa da Arabako Lurralde Historikoan esku-hartzeak egitea arte garaikidearen eta lurraldearen arteko gurutzaketa-guneak sustatzeko, landa-inguruari, natura-guneei eta gizarte-testuinguruari arreta berezia eskainiz.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak