Herriko artixten aldi bereko hiru emanaldirekin, Kultur Bira Usurbildik barrena gaurtik

Herriko artixten aldi bereko hiru emanaldirekin, Kultur Bira Usurbildik barrena gaurtik
Hasiera ekitaldi baten faltan hiru! Hiru saioak ordu berean, herri erdiguneko ohiko eskenatokietatik kanpo eta hirurak Usurbilgo artixten eskutik! Gaur (uztailak 1) abiatuko da Usurbilgo Kultur Bira, arratsaldeko 20:00etan!  Hiru geltoki izango ditu; Bizkarreko skate parkea, Atxegalde eta Txokoaldeko plazak. Kultur zikloa abiaraziko duten hitzorduotarako sarrerak banatu ditu jada antolakuntzak.