"Pertsonala politikoa bada, nazioartekoa ere pertsonala da. Historian, isilarazi edo erabili egin dituzte emakumeek gatazka armatuetan dauzkaten esperientzia kokatuak, baita emakumeek gatazka horietan betetzen duten eginkizunari buruzko narratibak ere. Alabaina, feminismoetatik begiratzen badiogu Israel Palestinan gauzatzen ari den genozidioari, gerra-erregimena eta erregimen horri eusten dion genero-ordena elikatzen dituzten dinamika patriarkal, kolonial, militarista, ekozida eta inperialistak azalarazteko eta aztertzeko aukera izango dugu, baita emakumeek, historian hainbat aldiz egin duten bezala, bidezko bake jasangarri eta iraunkorra –giza eskubidea baita, finean– lortze aldera ehundu duten hari bakezale eta feministaren berri emateko ere. "HIZLARIA: Irene Zugasti, kazetaria eta nazioarteko harremanen, gatazka armatuen eta emakumeen kontrako indarkeriaren inguruko ikertzaile politologoa.
DINAMIZATZAILEA: Gladys Giraldo Velasquez, BDZ kolektiboko aktibista
Eskola feminista: "Palestina es una cuestión feminista"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
vitoria-gasteiz.org
Non
Emakumeen Etxea: Santa María kalea, 11
Noiz
08/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.