UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskal polizia- eta krimen-eleberrigintza: literatura eta didaktika"

UPV/EHUren Udako Ikastaroak 2020: "Euskal polizia- eta krimen-eleberrigintza: literatura eta didaktika"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

ueu.eus

Non

Bizkaia Aretoa

Noiz

13/09/2020-etik 14/09/2020-era

UPV/EHUko Uda Ikastaroen barruan. Polizia- eta krimen-eleberrigintza sasoi onean dagoen generoa da; hainbeste, non gaur egun argitaratzen diren eleberri asko eta asko klabe poliziakoan idatzitakoak dira, nahiz eta berez genero horretakoak ez izan. Ikastaro honetan euskaraz argitaratutako polizia- eta krimen-eleberrigintzaz jardungo dugu, alderdi batzuetatik. Hasteko, generoaren definizioaz, generoaren arrakastaren gakoak eta generoak euskal literatura-sisteman betetzen dituen tokia eta funtzioak izango ditugu aztergai. Bigarrenik, azken hamarkadetan euskaraz argitaratutako polizia eta krimen-nobela eta egile esanguratsuenak aletuko dira (baita gaztelaniaz idatzi eta Euskal Herrian kokatutakoak ere). Azkenik, alderdi didaktikoa, hau da, polizia- eta krimen-eleberriak hezkuntza-sisteman nola erabil daitezkeen aztertuko da, kontuan hartuta gazteak irakurzaletzeko tresna ezin hobea dela, haien artean daukan arrakasta dela eta. Hizlariak literatura adituak izango dira, UPV/EHUkoak zein kanpoko beste unibertsitatetakoak. Helburuak

Polizia eta krimen-eleberrigintzaren sistema eta arrakastaren gakoak azaltzea.

Euskarazko polizia- eta krimen-eleberrigintza aztertu eta testuinguru orokorrean kokatzea.

Euskal idazle zenbaitek gaztelaniaz idatzitako polizia eta krimen-eleberriak aztertzea.

Polizia- eta krimen-eleberrigintzaren erabilera didaktikoak, bereziki Bigarren Hezkuntzan. Jarduera nori zuzenduta- Unibertsitateko ikaslea
- Irakasleak
- Publiko orokorraEgitaraua 2020-10-13 15:45 - 16:00

Erregistroa eta dokumentazio-banaketa / Registro y entrega de documentación 16:00 - 16:15

Jardueraren zuzendaritzaren aurkezpena

- Jose Manuel López Gaseni UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea 16:15 - 17:30

“Polizia- eta krimen- eleberrigintza Euskal literatura-sisteman“

- Jose Manuel López Gaseni UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea 17:30 - 18:45

“Itxaro Bordaren hexalogia (edo detektibe-eleberria testuinguru periferiko batean)“

- Ur Apalategi Idirin UPPA - Unibertsitateko katedraduna 18:45 - 20:00

“Las novelas policíacas de Dolores Redondo“

- Maite Aperribay Bermejo UPV/EHU - Unibertsitateko irakaslea 2020-10-14 16:00 - 17:15

“Detektibe bat Bilbao-La Viejan: Jon Arretxeren detektibe-eleberriak“

- Javier Rojo Cobos UPV/EHU - PDI 17:15 - 18:30

“Polizia-narratibak euskal haur eta gazte literaturan“

- Xabier Etxaniz Erle UPV/EHU - PDI 18:30 - 19:45

“Ramon Saizarbitoriaren "Lili eta biok", didaktikan barrena“

- Miren Billelabeitia Bengoa Eusko Jaurlaritza - Bigarren Hezkuntzako irakaslea 19:45 - 20:00

Sintesia

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak