Dantzan Ikasi Topaketak 2024
Gertaeraren datuak
Antolatu du
dantzan.eus
Non
Palacio Markeskoa
Noiz
11/05/2024
Dantza munduan ari direnek batu, elkarbanatu eta hausnartzeko beta izango dute maiatzaren 11n Eibarko Markeskoa jauregian (UEUn). Aurtengo Dantzan Ikasi Topaketek badute egitaraua. Besteak beste, gorputz hizkuntza, Gipuzkoako dantza sistema, dantzari gazteen motibazioa, generoaren auzia eta dantza ikasketak izango dira hizpide. Hitzaldi eta mahai inguruetan egituratuta egongo da edukia, baina kafe eta bazkari bueltan ere izango da dantza eta dantzari lotutako kontuen hartu emana. - Egitaraua eta xehetasun guztiak
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.