BEGISARek BIODONOSTIARI 20. 000 EUROKO DOHAINTZA EGIN DIO1. urtean gure elkarteak Biodonostia erretinosi pigmentarioaren inguruko ikerketa egitea proposatu zion. Ordutik, proiektuaren alde lan egin dugu baita ekarpen ekonomikoa egin ere. 2020ko abenduan 20. 000 €-ko dohaintza egin dugu, beraz, orain arte guztira, 235. 000 € bideratu ditugu. Ekarpenaren parte bat loteria salmentatik eskuratzen dugu, horregatik eskerrak eman nahi dizkizuegu kolaboratu duzuen gipuzkoarroi baita Retina Bizkaia eta Retinosis Arabako elkartekideei ere. Bukatzeko esan Biodonostiako ikerlariak emaitza itxaropentsuak lortzen ari direla. Zehazki UPV-EHUrekin batera erretinako zelulak babesteko eraginkorrak izan daitezkeen farmakoak garatzen ari dira. Txalo bero bat egitasmoaren alor molekularrean eta klinikoan diharduten profesionalentzat.