"Migratzaileak"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
hernani.eus
Non
Biteri Kultur Etxea
Noiz
24/10/2024
Migrazioa mugimendua da. Mugitzea, funtsean, gorputz bat lekuz aldatzea. Lekuz aldatzean gorputzaren barruko guztia mugitzen da harekin: ametsak, beldurrak, minak eta itxaropenak. Migrazioa mugimendua da. Eta mugimendua arintasuna, mugarik eza. Gorputzak irekitasuna behar du mugitzeko: irekia egon mugimendua abiatzeko, irekia egon mugimendua jasotzeko. Aukeran dantza konpainiak emanaldi honekin hori bera proposatzen dio publikoari: mugimenduari irekitzeko ariketa bat. Ireki gogoak, ireki kuriositatea, ireki gorputzak. Ez dadin norbera izan hormarik altuena. Irekitasuna adierazi dantzaren bitartez, jarrera eszenikoaren bitartez. Historiari begiratu, bakoitzaren mina besteena ere badela oroitzeko. Mina ukatu gabe, enkontruak ospatzeko prest egotea da publikoari proposatzen zaiona. Zer da migratzaile izatea ez bada, funtsean, mugitzea: gorputz bat lekuz aldatzeko prest egotea, eta leku berri horretan norbera den gorputza berriro deskubritzea. Jatorrizko ideia eta zuzendaritza: Edu Muruamendiaraz. Dantzariak: Ane Anza, Ane Etxebarria, Laida Egaña, Unai Iraola, Maier Muruamendiaraz, Nahikari Sanchez, Uxue Sanchez, Danel Serrano. Gidoia eta eszena zuzendaritza: Oier Guillan. Musika konposagilea: Xabi Aburruzaga. Koreografia berezia: Aukeran 2. 5 Iker Karrera. Koreografia garaikideak: Ane Anza, Maier Muruamendiaraz. Argiztapen-diseinua eta zuzendaritza eszenikoa: Carlos Solano. Zuzendari laguntzailea: Eli Alberdi. Jantziak: Oscar Armendariz. Ekoizpen zuzendaria: Eli Alberdi. Ekoizpen laguntzailea: Jaione Jauregi. Ahotsak off: Intza Alkain. Ilustratzailea: Carlos La Torre Leon. Banaketa: Bapo Bapo Produkzioak S. L.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.