"Small Town Cycle", Ted Fendt-en film laburrak

"Small Town Cycle", Ted Fendt-en film laburrak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

tabakalera.eus

Non

Tabakalera

Noiz

24/10/2024

Small Town Cycle– Ted Fendt-en laburmetrai sorta. Jatorrizko hizkuntzan (EN), azpitituluak gazteleraz. Film guztiak 35 mm-tan aurkezten dira. Broken Specs2012, 5 min, Super 16 mm, kolorea, soinu optikoaBi egunetan filmatua New Jerseyn, jaio nintzen hirian, 2012ko otsailean. Broken Specsek Mikeri jarraitzen dio egun batez bere bizitzan, zentro komertzial bateko aparkalekuan betaurrekoak hautsi eta gero. Travel Plans, 2013, 7 min, 16 mm, kolorea, soinu optikoa2013ko urtarrilean neguko beste bi egun hotzetan filmatua, Travel Plans jaio nintzen hirira bueltatzen da, Robi bere bizitzako bi egunetan jarraitzeko, Atlantic Cityn igarotzeko diren opor batzuetarako lehiaketa batean parte hartu eta gero. Going Out, 2015, 8 min, 16 mm, kolorea, soinu optikoa2014ko martxoan neguko bi egun hotz samarretan filmatua, Going Outek Liz du ardatz. Robekin geratuta dago, baina azkenean Mikerekin bueltatzen da etxera autoz tabernatik. Short Stay, 2016, 61 min, Super 16 mm, kolorea, soinu optikoaShort Stayren hasieran, Mike bere herriko etxean bizi da oraindik, baina bere lagun Markek laster eskaintzen dio alokairuan bere logela, han inguruan, Filadelfian, hilabete batzuetan bidaian den bitartean. Lana ere eskaintzen dio: Filadelfiako hirigune historikotik gidari turistiko lanak egitea. Udako egun beroak gorabehera, gauzak azkar hasten dira okertzen: Mark uste baino lehenago itzultzen da, baina Mike ez dago handik joateko prest.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak