"Dantza zoroan" jaialdia

"Dantza zoroan" jaialdia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es

Non

Jito Alai frontoia

Noiz

08/08/2020-etik 22/08/2020-era

Jito Alai frontoia, bertan Dantza zoroan jaialdia eginen baita. Kasu honetan, bazter harresidunetan barnako dantza-ibilaldia gune bakar batean eginen da, eta bertan nazioko zein nazioarteko dantza-konpainiak arituko dira larunbatetan, abuztuaren 8, 15 eta 22an. Egun horietako bakoitzean hiru dantza-emanaldiz gozatzen ahalko dugu, eta, aurreko edizioetan ezarritako dinamikari jarraituz, parkour-taldea ere arituko da piezak elkarri lotzen. Jaialdi hau duela 5 urtetik hona egiten da, Carmen Larraz dantzari eta koreografoaren koordinaziori esker. Sarrera librea izanen da, iritsitako hurrenkeraren arabera, lekuak bete arte. Barrutiko ateak 45 minutu lehenago irekiko dira. Harresietako Jaialdiak honako hauek barne hartzen ditu: zirku-, dantza- eta musika-emanaldiak, Ziudadelan, abuztuaren 4tik 21era; Iruña Ilunabarrean programa, Ezpeletaren Jauregira lekualdatua, abuztuaren 7, 14 eta 21ean, (ostiralak), eta Dantza zoroan programa, Jito Alai frontoia, abuztuaren 8, 15 eta 22an (larunbatak). Jito Alaia frontoia, antolatuta dagoen moduan, COVID-19az babesteko ezarritako neurriak bermaturik egonen dira ekitaldietan. Hori horrela, ikusleen espazioa antolatzeko unean honako hauek hartu dira kontuan: (segurtasun-tartea eserlekuen artean, bertaratuen harremanetarako datuak jasotzea, eskuen higienearen eta maskaren erabileraren gaineko kontrola, hidrogel-banagailuak, arreta-laguntzaileak, etab). Eta, bestalde, programak ere egokitu dituzte espazio berri honetara. DANTZA ZOROAN
Jito Alai frontoiaAbuztuak 8, larunbata. 20:30
-Fabian Thomé (Madril). “Moi Je”, 2019ko Madrilgo lehiaketaren pieza irabazlea.
Olatz de Andrés (Bilbo). “Lokke”.
-Led Silohuette (Lesaka). “Errata Natural”. Abuztuak 15, larunbata: 20:30-Kenji Shinohe (Alemania). “K (-A-) O”.
-Zukdance (Nafarroa/ Madril). “Jeonmi Park”.
-Larrua proiektua (Gasteiz). “Idi Begi”. Abuztuak 22, larunbata: 20:30-Seung Hwang, (Suedia). “Nightmare”
-2020ko egoitza artistikoa, La Faktoríarekin elkarlanean: Martín López, Diego Pazo, Lucía Burguete (Iruña/Galizia/Zaragoza). “La Levedad”
-Fabio Liberti (Italia). “Don´t Kiss”Parkour-proiekzioa, emanaldien artean.
aurkezpena/agurra: parkour-taldearen zuzeneko emanaldia.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak