Durangoko Udalak lau faseko prozesua aurkeztu du trenbidearen galdeketan herritarren parte-hartzea sustatzeko

Durangoko Udalak lau faseko prozesua aurkeztu du trenbidearen galdeketan herritarren parte-hartzea sustatzeko
Durangoko Udalak martxoaren 14an egingo den trenbidearen inguruko galdeketan herritarren partehartzea sustatzeko prozesua aurkeztu du. Horrela, herrian lehenengoz egingo den galdeketaren faseak diseinatu dituzte. Prozesu horrek lau fase izango ditu eta Durangoko Udaleko ordezkariak proiektuaren eta kontsultaren ezaugarriak azaltzen ahaleginduko dira.