JazzHerrian 2024: ARNAU & THE HONKY TONK LOSERS
Gertaeraren datuak
Antolatu du
kulturagurain.eus
Non
San Pedro Plaza
Noiz
05/07/2024
2024ko JazzHerrian jaialdiaren barruan. Arnau & The Honky Tonk Losers taldea 2022ko udazkenean jaio zen Bilbon. Soinu aparta du, amerikar musikaren hainbat estilo barne hartzen dituena, hala nola countrya, rocka eta folka. Bere jatorrizko errepertorioan kantu azkarrak, shuffleak eta denbora ertaineko erritmoak biltzen ditu. Arnau Coderch da konpositore nagusia: country eta folk musikaria eta “The Wilder Company” musika taldearen sortzailea (talde horrekin 2 disko argitaratu ditu). Estatu osoan jo du, baita AEBetan ere, Austin herriko (Texas) kaleetan eta lokaletan aritu baita bere kantuak jotzen, konposatzen eta grabatzen. Ia 4 urte beranduago, Bilbon pausatu, The Road diska autoeditatu eta bere kantuak bakarkako lanean defendatu ondoren, Pedro Larrauri baxu-jotzailearekin elkartu zen, The Honky Tonk Losers taldeko buruarekin, alegia.
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.