Santurtziko Kornitesko Erromeria 2024: egitaraua

Santurtziko Kornitesko Erromeria 2024: egitaraua

Gertaeraren datuak

Antolatu du

santurtzi.net

Noiz

01/04/2024

Pazko astelehenean, apirilak 1, berriro izango da Kornites erromeria tradizionala Serantes mendian. Jai horrek urtero biltzen ditu milaka lagun, santurtziarrak zein inguruko herrietakoak. Ohikoa denez, asko dira jai-egun horretarako antolatu diren ekintzak. Mazoaren inguruan umeentzako parkea jarriko da, mendira igotzen diren haurrek puzgarriez gozatu ahal izateko. Instalazio hori goizez (12:00-14:30) eta arratsaldez (16:00-18:30) egongo dira, eta horretaz gain, erromeria bat egingo du. Horren harira, Karmele Tubilla alkateak azaldu duenez, “gure erromeria oso bitxia da guretzat; izan ere, horrelako tradizio bati eutsi ahal izatea oso esanguratsua da, gure iragana eta tradizioa gogoratzeko modu bat delako. Tradizio hori mantentzearen eta goratzearen alde egiten jarraitu behar dugu, oso berezia baita”. Egun horretarako, edukiontzi eta komun publiko gehiago jarri dira. Gainera, aurreko urteetan bezala eta egunean zehar, DYAren laguntza ere izango dugu, eta, horrela, egunean gerta daitezkeen gorabeherei aurre egin ahal izango zaie. Era berean, eta aurreko urteetan bezala, erroskilak salduko dira mendian jarritako hainbat lekutan eta txozna bat ere jarriko da. Gogoratu beharra dago Korniteseko erromeria “cornite” izeneko opilarekin dagoela lotuta, zeina egun horretan jaten baitzen. Puntadun ogi moduko bat da, barruan txorizoa edo arrautza eraman zezakeena, edo biak ogiaren barruan egosten zirenak.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak