UDA BIZIA! - "URPEKAKARIAK" bertso antzerkia

UDA BIZIA! - "URPEKAKARIAK" bertso antzerkia

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zaldibia.eus

Non

Plazan (Euria bada Resti pilotalekuan)

Noiz

01/07/2020

- Hemen duzue informazio osoa, egitaraua eta izen ematea egiteko informazioa. Norentzat: LH 3. mailatik 6. maila bitartekoentzat eta DBH 1. eta 2. mailakoentzat Galtzerdi eta Leotardo igerilekuan topo egin duten lagun bi dira. Ur bazterrean erdi gogaituta daudela, bihurrikeria bat otuko zaie: zergatik ez hondoko tapoia aurkitu eta igerilekua hustu? Eskura dauzkaten gauzekin urperatzeko jantzia prestatu eta isurbidearen bila abiatuko dira beraiek zelatatzen ari den sorosle petralaren begiradapean. Murgilaldian zehar etengabe egingo dute topo beren gorputzekin; bakoitzak berearekin nola, lagunarenarekin edo igerilekuko gainontzeko erabiltzaileenekin: umeak, helduak, adinduak, aniztasun funtzionala duten igerilariak. . . Askotariko sentsazioak izango dituzte (arintasuna, itomena, plazera, hozkirria. . . ) eta lantzean gogoeta txiki bat egiteko aukera emango die sentitu eta ikusten ari diren guztiak. Izen-emateaEkintza puntualak izanagatik, antolakuntzarako ezinbestekoa denez, izena eman beharko da Kultur Etxean ( 943 16 03 38 – kulturetxea@zaldibia. eus  ) ekainaren 24a, asteazkena, baino lehen. Kultur etxeko ordutegia: astelehenetik ostegunera 10:00etatik 17:00etara eta ostiraletan 8:30etik 15:30era. Behin izena emanda adin horretarako programatutako ekintza guztietarako emango da izena. Inork ekintzaren batera joan ezin badu, ahal dela aurrez abisatu egingo du. Izena ematerakoan honako datuak eskatuko dira:- Haur edo gaztetxoaren izen-abizenak eta jaiotza-data
- Guraso edo tutoreetako baten izen-abizenak eta mugikor zenbakia (Whatsapp) edo e-maila aisialdi ekintzei buruzko informazioa, jarraibideak eta dokumentuak jasotzeko.
- Sinatu eta entregatu egin beharko da Kultur Etxean ekainaren 24a baino lehen “Ekintzetara etortzeko jarraibideak, higiene eta prebentzio neurriak eta baimen informatua” biltzen dituen dokumentua. Jarraian duzue beraz, kultur eta kirol ekintzen egitarau osoa, baita egitasmoaren azalpen orria eta sinatu eta entregatu beharreko dokumentua ere. - UDA BIZIA - EGITARAUA. pdf
- UDAKO AISIALDI EKINTZAK 2020. pdf
- Sinatu eta entregatu beharrekoa. pdf
- UDAKO AISIALDI EKINTZAK 2020 Elebitan - Bilingüe. pdf

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak