Hezurbeltzak

Hezurbeltzak

Gertaeraren datuak

Antolatu du

zumalakarregimuseoa.eus

Non

Zubipe polikiroldegia

Noiz

03/10/2020

Zumalakarregi Museoak Ormaiztegiko Udalarekin elkarlanean eta Irizarren babesarekin, Ormaizteiko Zubipe kiroldegian, "Hezurbeltzak" taldearen kontzertua antolatzen du. Ekitaldiak plaza mugatuak izango ditu, eta gonbidapenekin solik parte hartu ahal izango da. Zure dohako gonbidapena eskatzeko deitu 943 88 99 00 telefono zenbakira edo idatzi mzumalakarregi@gipuzkoa. eus helbide elektronikora. Hezurbeltzak proiektuak ibilbide luzeko eta nortasun eta izen handiko hiru artista bildu ditu, eta bere zuzeneko emanaldietan musika gainditzen duen unibertso propioa sortzen da. Kantu eta testuetan besteak beste emigrazioa, gizarteko pertsonaia baztertuak eta horien inguruko istorioak plazaratzen dira, poetika, kritika, umorea eta edertasuna uztartuz eta atrezzo eta giro bakan baten baitan aurkeztuak. Eszenatokietan ohikoa ez den eskaintza berezia da Hezurbeltzak taldeak dakarrena. Jon Maia Soria bertsolaria taldeko abeslaria eta letragilea da. Musika arloan, hainbat musika talde eta abeslarirentzat egin ditu kantuen hitzak, eta Karidadeko Benta taldearen sortzaile abeslari eta letragilea izan zen. Idazlea, dokumentalgile eta komunikabideetan kolaboratzailea da. Hezurbeltzak diskoaren fitxa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak