Alizia, neska urduri bat da, abenturak bizi nahi dituena. Egun batean, untxi zuri hiztun bat korrika pasatzen da bere aurretik, eta neskatoak ezin du saihestu atzetik jarraitzea eta bere gordelekuan sartzea. Une horretatik aurrera, Aliziak magiaz, kantuz eta dibertimenduz beteriko bidaia harrigarria hasiko du. Bertan, te hartuko du “Sonbreirugile Zoroarekin”; igarkizunetan jolastukodu “Beldarrarekin”; lorategiko arrosak margotzen lagunduko du; kroket partida batean parte hartuko du flamenkoekin. Hau guztia Bihotzen Erreginak burua mozten ez badio. Ipuin klasikoaren berrikuspena, non hezur-haragizko pertsonaiak tamaina ezberdinetako titerrekin eta antzerki beltzaren magiarekin nahasten diren, fantasia protagonista den mundu batean murgiltzera gonbidatuz. Ikuskizun ikusgarria izango da, eta helduek eta txikiek gozatuko dute. Nori zuzenduta: 4 urtetik aurreras
Iraupena: 60 minZuzendaria: Raúl Amares
Txontxongiloen diseinua: Raúl Amores eta Matías Zanotti
Antzezlea: Laura García – Marín
Txontxogiloen- manipulatzaileak: Ricardo Cristóbal, Javier del Arco, Aitor Presa, Raúl Amores eta Cesar Rosado.
"Alicia en el Pais de las Maravillas"
Gertaeraren datuak
Antolatu du
sopela.eus
Non
Kurtzio Kultur Etxea
Noiz
19/10/2024
Iruzkinak
Hasi saioa iruzkin bat argitaratu ahal izateko.