"Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman"

"Sobre las hojas de hierba. Un homenaje a Walt Whitman"

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.vitoria-gasteiz.org

Non

Félix Petite Antzokia

Noiz

03/11/2024

Artistak: Juan Diego Botto, Nur Levi

Konpainia: La Rota Producciones, Sala Mirador

Konposizio musikala eta musikaria eszenan: Alejandro PelayoLiteratura irakurria eta Alejandro Pelayo piano-jole eta konpositorearen musika uztartuz, lan honek musikaren eta poesiaren arteko harreman intimoari heltzen dio, hartara Walt Whitman omentzeko.

Walt Whitmanen (1813 - 1892) jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzen dugun honetan, Estatu Batuetako poesia modernoaren aitatzat jo dezakegu Whitman, batez ere Belar hostoak (Leaves of grass jatorrizko izenburua, ingelesez) obra nagusiari esker.

Whitmanen lanak bidea erakutsi die beste poetan handi batzuei: T. S. Eliot, Borges, Neruda, Lorca. . . Whitmanek eragin handia izan du deismoan. Ez zuen onartzen fede jakin bat gainerakoak baino garrantzitsuagoa izatearen ideia, erlijio guztietara hurbiltzen zen berdin-berdin. Gizon erlijiosoa zen, bai, baina erlijioso eszeptikoa: eliza guztiak onartzen zituen arren, ez zuen bakar batean ere sinesten. Whitmanen ustez, giza arima hilezkorra da, eta beti dago garapen-prozesu etengabe eta progresibo batean. Bere poemen irakurketak –Alejandro Pelayoren musika originala lagun dela–, poetaren testuinguru historiko eta sozialean murgiltzen lagunduko digu. Walt Whitman New Yorken hil zen 1892an, Ellis uhartean etorkinak onartzen hasi ziren unean. Sarreraren aurreko salmenta: irailak 23, 24 eta 25.

- Principal Antzokiko lehiatiletan eta 945 161045 telefonoan: 16:00etatik 20:00etara
- Online: www. principalantzokia. org

Ohiko salmenta:

Irailaren 26 tik urriaren 1era arte: 945 161045 bakarrik telefonoz (osteguna eta ostirala 16:00etatik 18:00etara eta larunbata 11:30etatik 13:30etara) eta online.

Urriaren 1etik aurrera:

Udal Antzoki Sareko lehiatila Turismo Bulegoan egongo da (Espainia Plaza 1), asteartetik ostiralera 16:00etatik 18:00etara eta larunbatetan 11:30etik 13:30era.

Gizarte etxeetako lehiatiletan ikuskizuna baino ordu bat lehenago.

Telefonoz 945 161045, lehiatilaren ordutegian.

Online: www. principalantzokia. org

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak