GOI Institutua (UEU): "Euskara eta Digitalitatea" graduondokoa 2024/2025 (online)

GOI Institutua (UEU): "Euskara eta Digitalitatea" graduondokoa 2024/2025 (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

www.ehu.eus

Noiz

11/10/2024-etik 12/04/2025-era

Teknologia digitalak gure gizarteko txoko guztietara iristen ari diren honetan, hizkuntzen bizitasuna neurtzeko eta hartan eragiteko, ezinbestekoa da erabilerari hainbat ikuspuntutatik erreparatzea, baita digitaletik ere. Beste hizkuntza gutxitu batzuekin alderatuta, euskararena ezohiko kasua da: tresna eta baliabide digital ugari dauzkagu, zenbat hiztun garen kontuan hartuta. Erabiltzaileen kontsumo-ohiturak aztertuz gero, ordea, aise ikusten da euskarazko eskaintzak hutsune nabarmenak dauzkala eta eskaintzen dena ere ez dela jendearengana nahi beste iristen. Zer egin, orduan?Testuinguru digitalean euskara sustatuko dutena ditu eta arituen beharra dugu askotariko alorretan, eta horretarako prestakuntza eskaini nahi du online graduondoko honek. Eskuragarri dauzkagun tresna eta baliabide digitalak ezagutarazteaz gain, gogoeta piztea eta euskararen zaintza eta sustapen digitalerako estrategiak lantzea da helburua. UPV/EHUrekin batera, UEUko GOI institutua arduratuko da prestakuntza eskaintzeaz, online ikas-irakaskuntzarako propio sortutako eredu pedagogiko bat oinarri hartuta. Gainera, lankidetzari garrantzi handia eman zaio graduondokoaren diseinutik bertatik, eta, horren erakusgarri, alorreko hainbat eragile garrantzitsuk parte hartuko dute irakasle-taldean. Informazio gehiago

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak