Aurrez aurreko jarduerak Civivox sarean

Aurrez aurreko jarduerak Civivox sarean

Gertaeraren datuak

Antolatu du

pamplonaescultura.es/

Non

Kondestable eta iturramako civivoxak

Noiz

15/06/2020-etik 30/06/2020-era

Civivox sareak aurrez aurreko jarduerei ekinen die berriz ere ekainaren bigarren hamabostaldian, eta horiek maiatzaz geroztik www. pamplonaescultura. es webgunearen bidez eskainitako onlineko eskaintzarekin uztartuko ditu. Aurrez aurreko programazio hori Kondestablen eta Iturraman gauzatuko da, eta aurrez izena eman beharko da jarduera non den eta zentro horretan (Kondestable, 948 21 25 75, eta Iturrama, 948 36 66 55), beranduenez jarduera hasi baino egun bat lehenago. Aurrez izena eman ez dutenei ez zaie jardueretara sartzeko baimenik emanen. Jarduerak interesa duten guztiei helarazteko asmoz, gehienak online emanen dira jarduera gauzatu eta bizpahiru egun ondoren, www. pamplonaescultura. es webgunean, eta bertan astebetez egonen dira ikusgai. Bertaratzen den jende guztiaren segurtasuna bermatze aldera hainbat neurri hartu dira, hala nola leku-kopuruak murriztea zein derrigorrez maskara erabili behar izatea eta sartu aurretik eskuak garbitzea. Horrez gain, jarduera hasi baino ordu erdi lehenago bertaratzea beharrezkoa izanen da, espazioetara modu seguruan sartzeko, une oro Civivox Sareko langileek emandako jarraibideei men eginez. - Ekainak 15, astelehenaIKASTAROA. Lorategi ingelesean margotzen: olio-pinturako lantegia (aurretiazko ezagutza behar da). Nork emana: Guillermo Sarmiento
19:00 – 21:00. 10 leku. Iturramako Civivoxa- Ekainak 16, astearteaZIKLOA: ATERPEA EZAGUTZEN
FAMILIA-KONTZERTUA. Matraka Ma Non Troppo. Objektu sinpleak bizi-bizi dauden eta musika bihurtzen diren mundua. 3 urtetik gorakoentzat, heldu batez lagundurik. Trakamatraka.
16:30. 13 heldu + 13 adingabe Iturramako Civivoxa
LANTEGIA FAMILIARTEAN Nork emana: Trakamatraka
17:30. 3 urtetik gorakoentzat. 6 heldu + 6 adingabe Iturramako Civivoxa- Ekainak 17, asteazkenaIKASTAROA. Barazki eta landare-lagunen hazitegiak prestatzeko lantegia. Nork emana: Óscar Ibáñez.
19:00 – 21:00. 10 leku. Iturramako CivivoxaZIKLOA: ATERPEA EZAGUTZEN
MAHAI-INGURUA. Linboan bizitzea: nazioarteko babesa, euste-politikak eta gizarte zibilaren erantzuna.
18:00. Leku kopurua: 36 leku. Iturramako Civivoxa- Ekainak 18, ostegunaZIKLOA: ATERPEA EZAGUTZEN
IPUIN-KONTALARIA FAMILIARTEAN. Munduko ipuinak. Narratzailea: Inés Bengoa.
16:30. 4 urtetik gorakoentzat, heldu batez lagundurik. 6 heldu + 6 adingabe Iturramako CivivoxaZIKLOA: ATERPEA EZAGUTZEN
MAHAI-INGURUA. Errefuxiatuak barne hartzen dituen komunitaterantz
18:00. Leku kopurua: 36 leku. Iturramako Civivoxa- Ekainak 19, ostiralaZIKLOA: ATERPEA EZAGUTZEN
AURKEZPENA: CEARen urteko txostena. CEAR-Nafarroa koordinazioa
12:00. Leku kopurua: 36 leku. Iturramako CivivoxaZIKLOA: TRASZENDENTEAREN ERREBELAZIOA. KRZYSZTOF KIESLOWSKI
FILM-EMANALDIA. Przypadek – El Azar
19:30. Leku kopurua: 40 leku. Kondestable Civivoxa- Ekainak 22, astelehenaIKASTAROA. Lorategi ingelesean margotzen (marrazketa-lantegia). Nork emana: Guillermo Sarmiento
19:00 – 21:00. 10 leku. Iturramako CivivoxaZIKLOA: SAN FERMIN GERTUTIK
SANFERMINAK LEGOREKIN 1. Nork emana: Mikel Gómez (Discover Bricks). Entzierroaren ibilbidearen zati bat edo Iruñeko erraldoi bat eraiki, eta ongi pasa zure barraka propioak sortzen.
11:00 – 12:30. 8 urtetik 12ra bitarteko 4 haurrendako, bakoitza heldu batez lagundurik (4 haur, 4 heldu). Kondestable Civivoxa- Ekainak 23, astearteaZIKLOA: SAN FERMIN GERTUTIK
HITZALDIA. San Ferminen irudia: festaren ikur. Nork emana: Emilio Quintanilla.
19:00. Leku kopurua: 40 leku. Kondestable Civivoxa- Ekainak 24, asteazkenaAHOZKO NARRAZIOA HAURRENDAKO. Cuentos de nuestra cuerda. Narratzailea: Sergio de Andrés
18:00. 6 leku (haur bakoitza heldu batez lagundurik etor daiteke). Kondestable Civivoxa- Ekainak 26, ostiralaZIKLOA: SAN FERMIN GERTUTIK
IKASTAROA. Egin zure sanferminetako paparrekoa, buztin polimerikoa erabilita. Nork emana: Isabel Jaso
19:00 – 21:00. Helduendako. 9 leku. Kondestable CivivoxaZIKLOA: TRASZENDENTEAREN ERREBELAZIOA. KRZYSZTOF KIESLOWSKI
ZINEMA-EMANALDIA Bez konca – Sin final
19:30. Leku kopurua: 40 leku. Kondestable Civivoxa- Ekainak 30, astearteaZIKLOA: SAN FERMIN GERTUTIK
SANFERMINAK LEGOREKIN 2. Nork emana: Mikel Gómez (Discover Bricks).
18:00 – 19:30. 8 leku (8 urtetik 12ra bitarteko 4 haurrendako, bakoitza heldu batez lagundurik). Kondestable Civivoxa

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak