Arabako Eskolarteko bertso Txapelketa (online)

Arabako Eskolarteko bertso Txapelketa (online)

Gertaeraren datuak

Antolatu du

bertsozale.eus

Noiz

06/06/2020

14 urtetik beherakoen Arabako Bertso Eskolartekoa birtualki burutzen ari da aurtengoan. Arabako ehundaka ikaslek partu hartu du eta eskualde bakoitzean lan batzuk aukeratu dira. Maiatza kobazulotik apurka- apurka ateratzeko garaia izan da, egoera arraro honetan topaketak, jende aurreko emanaldiak eta festak egokitu egin dituzte halabeharrez.   Baina ilusioz eta gogoz 14 urtez beherakoen XXV. Arabako Eskolarteko bertso Txapelketari eutsi diote. Haur eta gaztetxoenen sormenari bidea eman diote eta emaitza ezin hobea izan da!

Martxotik maiatzera bitartean, 14 urte bitarteko haur eta gaztetxoek bertso idatzien lehiaketan parte hartzeko aukera izan dute. Bertsolaritza ikastetxean edo bertso-eskolan lantzen duten 700 ikasle inguruk parte hartu dute.

Larunbatean, ekainaren 6an FINALISTAK zeintzuk diren jakingo dugu, eta finalistek, Hontza Extrem abentura parkera txangoa izango dute irailaren 13an, ondobidean.

-  Arabako Bertsozale Elkartearen Youtube kanala.

Iruzkinak

Tentu cookie-ak erabiltzen ditu esperientzia onena eskaintzeko

Oinarrizkoak

Erabiltzailearen eta errendimenduaren analisiak